Boops boopsBOG
-
EUS
boga
boa
boba (Get,Don)
saubiyaboa | boba (Get,Don) | saubiya
-
CAS
boga
boga de aire (Gal)
bogamuxo (Gal)boga de aire (Gal) | bogamuxo (Gal)
-
EN
FRbogue
bogue

Kontsumo eta errute garaiak
- Urt.
- Ots.
-
Mar.
-
Api.
-
Mai.
- Eka.
- Uzt.
- Abu.
- Ira.
- Urr.
- Aza.
- Abe.
-
Gutxieneko tamaina
>11zm
-
Arrantza mota
-
DESKRIBAPENA: Zorroa sare-horma luze batez osatuta dago, flotagailuarekin eta berun-lerroarekin (normalean, lehenaren luzera berdina edo luzeagoa dena). Engranajearen beheko ertzetik zintzilik eraztunak ditu,eta haietan zehar burdinezko kablea igarotzen da, hau jasotzean sarea azpitik isten duena. Espezie pelagiko handiak eta txikiak harrapatzeko tresnarik eraginkorrena da traina, eta baxurako flotaren gehiengoak erabiltzen duen arrantza-mota da.
Iturria: www.fao.org
INPAKTUA: Arrantza-mota hau ez da arte-txikien multzoan kokatzen eta beraz, artisau-arrantzaren definiziotik at geratu ohi da kasu askotan, untzien tamaina handia delako eta haiekin harrapatzen den arrain kopurua ere askoz handiagoa delako.
Inguraketa-sareen inpaktua ur zutabearen erdi-goi aldera mugatzen da, hondoan ez baitu eraginik. Txanku hau nahiko selektiboa izan daitekeen arren, batzuetan itsas dortoka, marrazo edota itsas-ugaztunak harrapatu ditzake, batez ere gauez egiten delako eta argiak erakarritako harrapakinen atzetik doazen harrapari handiagoak inguratuta geratzen direlako. -
DESKRIBAPENA: Mallabakarra hondoko mailasare finkoa da. Pieza bakarra izan dezake, edo elkarri lotutako zenbait pieza, baina haietako bakoitza sare-oihal bakarrekoa, eta mailasare angeluzuzena osatzen dute. Mailasarea 4.500 metro luze da gehienez, eta 3 metro garai gehienez.
Iturria: PRESPO Informea (AZTI, 2012)
INPAKTUA: Beste arrantza-txankuekin alderatuta, sare hauetan inpaktu handiena itsasoko hondoarekin kontaktua duen azalerak sortzen du, hondo harrokatsu nahiz areatsuetan. Sareak bota eta jasotzeko itsasontzien motorren beharra egon ohi da. Mallabakarrek era ezberdinetako inpaktuak sortzen dituzte, eta itsas-ornogabeen, hondoetako espezieen nahiz espezie pelagikoen, marrazoen edota arraien by-catch maila altua da. Harrapaketen deskarte-maila ere altua da, tresmailaren ondoren, altuena. Mallabakarren zatiak apurtzen direnean itsas-zaborra eragiten da.
Iturria: EBARTESA Informea (AZTI, 2022). -
DESKRIBAPENA: Tresmaila hondoko mailasare finkoa da, eta arlingara finkatzen diren gainjarritako hiru sare-oihalek osatzen dute. Kanpoko bi oihalak aho-neurri berekoak dira, beti barruko oihala baino maila zabalagokoak.
Iturria: PRESPO Informea (AZTI, 2012)
INPAKTUA: Beste arrantza-txankuekin alderatuta, selektibitate-maila txikiena duen artea da, eta beraz, inpaktu handiena duena eragiten duena. Tresmailek deskarte eta bycatch altua dute hondotako espezieetan (arrain nahiz ornogabeetan), espezie pelagikoetan (arrainak, marrazoak edota arraiak), eta hainbat itsas-hegazti urpekaritan; gainera, itsas-dortoka eta itsas-ugaztunentzat (adibidez, izurdeak) arriskutsuak izan daitezke. Sare hauen hausturak itsas-zaborra eragiten du, eta hautsitako sareekin mamu-arrantza gerta daiteke gainera.
Iturria: EBARTESA Informea (AZTI, 2022).
-
-
Ezagutza maila
-
Maiztasuna arraindegietan
-
Balioa
-
Biologia
-
Bitxikeriak
-
Interes gastronomikoa
-
Nahastutako espezieak