Scophthalmus maximusTUR
-
EUS
erreboilo
erreboiloa
erreboilo arrunt
erreboilo arrunta
errebollo (Eln,Lek,Ond,Stz)
errebollu (Don)
errebolu
errodaballo
erromon (Get)
rodaballo (Stz,Brm,Mdk)erreboiloa | erreboilo arrunt | erreboilo arrunta | errebollo (Eln,Lek,Ond,Stz) | errebollu (Don) | errebolu | errodaballo | erromon (Get) | rodaballo (Stz,Brm,Mdk)
-
CAS
rodaballo
clavudo (Ast)
rodo (<30 cm) (Gal)clavudo (Ast) | rodo (<30 cm) (Gal)
-
EN
FRturbot
turbot
Kontsumo eta errute garaiak
- Urt.
- Ots.
- Mar.
- Api.
- Mai.
- Eka.
- Uzt.
- Abu.
- Ira.
- Urr.
- Aza.
- Abe.
-
Gutxieneko tamaina
>30zm
-
Arrantza mota
-
DESKRIBAPENA: Mallabakarra hondoko mailasare finkoa da. Pieza bakarra izan dezake, edo elkarri lotutako zenbait pieza, baina haietako bakoitza sare-oihal bakarrekoa, eta mailasare angeluzuzena osatzen dute. Mailasarea 4.500 metro luze da gehienez, eta 3 metro garai gehienez.
Iturria: PRESPO Informea (AZTI, 2012)
INPAKTUA: Beste arrantza-txankuekin alderatuta, sare hauetan inpaktu handiena itsasoko hondoarekin kontaktua duen azalerak sortzen du, hondo harrokatsu nahiz areatsuetan. Sareak bota eta jasotzeko itsasontzien motorren beharra egon ohi da. Mallabakarrek era ezberdinetako inpaktuak sortzen dituzte, eta itsas-ornogabeen, hondoetako espezieen nahiz espezie pelagikoen, marrazoen edota arraien by-catch maila altua da. Harrapaketen deskarte-maila ere altua da, tresmailaren ondoren, altuena. Mallabakarren zatiak apurtzen direnean itsas-zaborra eragiten da.
Iturria: EBARTESA Informea (AZTI, 2022). -
DESKRIBAPENA: Tresmaila hondoko mailasare finkoa da, eta arlingara finkatzen diren gainjarritako hiru sare-oihalek osatzen dute. Kanpoko bi oihalak aho-neurri berekoak dira, beti barruko oihala baino maila zabalagokoak.
Iturria: PRESPO Informea (AZTI, 2012)
INPAKTUA: Beste arrantza-txankuekin alderatuta, selektibitate-maila txikiena duen artea da, eta beraz, inpaktu handiena duena eragiten duena. Tresmailek deskarte eta bycatch altua dute hondotako espezieetan (arrain nahiz ornogabeetan), espezie pelagikoetan (arrainak, marrazoak edota arraiak), eta hainbat itsas-hegazti urpekaritan; gainera, itsas-dortoka eta itsas-ugaztunentzat (adibidez, izurdeak) arriskutsuak izan daitezke. Sare hauen hausturak itsas-zaborra eragiten du, eta hautsitako sareekin mamu-arrantza gerta daiteke gainera.
Iturria: EBARTESA Informea (AZTI, 2022). -
DESKRIBAPENA: Tretzak amudun txankuak dira, eta ama-soka horizontal bat dute; handik behar bezala bereizita zintzilikatzen dira potxera bertikalak edo punterak. Gure kostaldeko tretzen artean ohikoena hondoko tretza da. Tretzak hondoa ukitzen du zuzenean, eta beraz, hondoko espezieak harrapatzeko erabiltzen da. Hori dela eta, aparailuak sendoa izan behar du, hondo gogorraren marruskadura jasateko.
Iturria: PRESPO Informea (AZTI, 2012)
INPAKTUA: Txanku honek, batez ere, biodibertsitate handiko hondo harrokatsutan du eragina. Nabarmentzekoak dira, halaber, itsas zaborra sortzea, urpeko zarata eta maniobrarako beharrezkoak diren itsasontziko motorren erabilerak eragindako berotegi-efektuko gasen emisioak. Eragin biologiko handiena itsas-hegaztietan eta, neurri txikiagoan, dortoketan eragindako kaltetik eratorria da, eta baita marrazoen arrantza intzidentalaren ondorioz ere. Txanku zatien galera ohikoa izaten da eta beraz, ondorioz sortzen den itsas-zaborraren eta mamu-arrantzaren eragina ere altua da.
Iturria: EBARTESA Informea (AZTI, 2022).
-
-
Ezagutza maila
-
Maiztasuna arraindegietan
-
Balioa
-
Biologia
-
Bitxikeriak
-
Interes gastronomikoa
-
Nahastutako espezieak