Sarda sardaBON
-
EUS
haginzorrotz
aitzorrotz
lanpo haginzorrotz
lanpo (Get,Pas)
lanpu (Get,Hon)
serrutxo (Brm,Mdk,Eln)aitzorrotz | lanpo haginzorrotz | lanpo (Get,Pas) | lanpu (Get,Hon) | serrutxo (Brm,Mdk,Eln)
-
CAS
lampo
alistado (Get)
alistao (Ast)
bonito (Cnt)
bonito común
bonito del Atlántico
bonito do Atlántico (Gal)
bonito rallado
bonito sierra
listado (Ast,Hon)
melva (Ast)
sierra (Ast,Lek,Get)alistado (Get) | alistao (Ast) | bonito (Cnt) | bonito común | bonito del Atlántico | bonito do Atlántico (Gal) | bonito rallado | bonito sierra | listado (Ast,Hon) | melva (Ast) | sierra (Ast,Lek,Get)
-
EN
FRAtlantic bonito
bonite à dos rayé

Kontsumo eta errute garaiak
- Urt.
- Ots.
- Mar.
- Api.
- Mai.
- Eka.
- Uzt.
- Abu.
- Ira.
- Urr.
- Aza.
- Abe.
-
Gutxieneko tamaina
>40zm
-
Arrantza mota
-
DESKRIBAPENA: Mallabakarra hondoko mailasare finkoa da. Pieza bakarra izan dezake, edo elkarri lotutako zenbait pieza, baina haietako bakoitza sare-oihal bakarrekoa, eta mailasare angeluzuzena osatzen dute. Mailasarea 4.500 metro luze da gehienez, eta 3 metro garai gehienez.
Iturria: PRESPO Informea (AZTI, 2012)
INPAKTUA: Beste arrantza-txankuekin alderatuta, sare hauetan inpaktu handiena itsasoko hondoarekin kontaktua duen azalerak sortzen du, hondo harrokatsu nahiz areatsuetan. Sareak bota eta jasotzeko itsasontzien motorren beharra egon ohi da. Mallabakarrek era ezberdinetako inpaktuak sortzen dituzte, eta itsas-ornogabeen, hondoetako espezieen nahiz espezie pelagikoen, marrazoen edota arraien by-catch maila altua da. Harrapaketen deskarte-maila ere altua da, tresmailaren ondoren, altuena. Mallabakarren zatiak apurtzen direnean itsas-zaborra eragiten da.
Iturria: EBARTESA Informea (AZTI, 2022). -
DESKRIBAPENA: Tresmaila hondoko mailasare finkoa da, eta arlingara finkatzen diren gainjarritako hiru sare-oihalek osatzen dute. Kanpoko bi oihalak aho-neurri berekoak dira, beti barruko oihala baino maila zabalagokoak.
Iturria: PRESPO Informea (AZTI, 2012)
INPAKTUA: Beste arrantza-txankuekin alderatuta, selektibitate-maila txikiena duen artea da, eta beraz, inpaktu handiena duena eragiten duena. Tresmailek deskarte eta bycatch altua dute hondotako espezieetan (arrain nahiz ornogabeetan), espezie pelagikoetan (arrainak, marrazoak edota arraiak), eta hainbat itsas-hegazti urpekaritan; gainera, itsas-dortoka eta itsas-ugaztunentzat (adibidez, izurdeak) arriskutsuak izan daitezke. Sare hauen hausturak itsas-zaborra eragiten du, eta hautsitako sareekin mamu-arrantza gerta daiteke gainera.
Iturria: EBARTESA Informea (AZTI, 2022). -
DESKRIBAPENA: Hegaluzearen kosteran erabili ohi den harrapaketa motan honetan lerro horizontaleko txankua erabiltzen da, ontziak atoian eramaten duena, tunidoen espezieak harrapatzeko abiadura egokian. Xaxi-arrantzarako txankuak kanabera edo txanbergatan muntatzen dira, eta haien zeregina lerroak elkarrengandik eta itsasontzitik banatzea da. Karrete baten laguntzaz erabiltzen dira, normalean hidraulikoa izaten dena. Karrete honek asko errazten du arrain handiak ontziratzeko lana.
Iturria: PRESPO Informea (AZTI, 2012)
INPAKTUA: Tunidoen xaxi-arrantzaren inpaktua erregaiaren kontsumo-maila handira eta sortutako itsaspeko zaratara mugatzen da batez ere, itsasontziaren motorrek arrantzan etengabe funtzionatzen dutelako. Deskarteak ohikoak dira, baina oso proportzio txikian. Inguraketa-arrantzarekin edota beita biziko arrantzarekin batera aritu ohi den arrantza-mota da. Beste arrantza-jarduera batzuekiko elkarrekintzei lotutako arrantza-inpaktua nahiko handia da.
Iturria: EBARTESA Informea (AZTI, 2022).
-
-
Ezagutza maila
-
Maiztasuna arraindegietan
-
Balioa
-
Biologia
-
Bitxikeriak
-
Interes gastronomikoa
-
Nahastutako espezieak